Kepa Errastiren 'Erlauntza' antzezlanean oinarritutako filmaren grabaketa lanak hasiko dituzte

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 8a, 09:53
Filmeko aktoreen argazkia. Iturria: Tentazioa

Mireia Gabilondok zuzenduko du filma ere –antzezlana bezala–, eta Naiara Arnedo, Itziar Atienza, Sara Cózar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz izango dira aktoreak. Filma adiskidetasunari eta bere tentsioei buruzko "komedia garratza" izango da.

Datorren asteazkenean, uztailak 15, hasiko dira Kepa Errastik idatzitako antzerki lan arrakastatsuan oinarritutako Erlauntza filmaren lanak. Filmak landetxe batera doazen lagunen istorioa kontatuko du. Betidanik lagunak diren sei emakume abiatuko dira bertara, horietako baten ezkongabeko agurra ospatzera. Lanak adiskidetasunaren eta sortzen diren tira-biren inguruan jardungo du. Acronica eta Tentazioa produkzioen eskutik etorriko da, eta Bizkaiko Fikan grabatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak