'Geroa bermatuz' ekimena berrabiatu du Debagoieneko Mankomunitateak

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 6a, 13:35
'Geroa bermatuz' ekimenaren lehenengo saioko irudia.

Hilaren 20rako egitaraua aurkeztu du Mankomunitateak. Ekimenaren baitako bigarren saioa izango da, eta enpresen transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak izango dituzte hizpide, besteak beste.

Debagoieneko Mankomunitateak abiatutako Geroa bermatuz ekimena enpresen transmisioarekin dago lotuta; adierazi dutenez, batez ere enpresaren barruko transmisioa lantzea dute helburu. COVID-19a dela-eta bertan behera utzi zuten bigarren saioa, baina uztailaren 20an egingo dela azaldu dute, Foru Aldundiaren finantziazioarekin.

Sustatzaileen esanetan, enpresen transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak aztertzeaz gain, 2020rako laguntza-deialdien berri ere emango dute. Bestalde, asistentzia doakoa dela azaldu dute, baina aurrez izena eman beharko da 943 793090 zenbakira deituta edo online.

Bigarren saioko egitaraua aurkeztu dute

9:30ean hasiko da saioa Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzan, eta eguerdiko 13:00ak arte luzatuko da. Jardunaldiaren aurkezpena egingo dute lehenengo, eta ondoren, Norberto Albonigak kooperatibismoaren eta ELKARLANen zerbitzuen inguruan jardungo du. Atsedenaren ostean, Ana Isabel Yoldi Lan Sozietateen inguruan arituko da eta ASLEren zerbitzuen berri ere emango du. Bukatzeko, 2020ko laguntza-deialdien informazioa emango dute; zehazki, gizarte-ekonomia sustatzeko eta enpresen transmisiorako laguntzena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak