Asier Garitanok Alavesko entrenatzaile izateari utzi dio

Xabier Urtzelai 2020ko uzt. 5a, 22:16

Alaves taldeak Asier Garitano kendu du entrenatzaile kargutik, azken emaitza negatiboen ondorioz. Konfinamendu ostean, eta Realari irabazita, bazirudien babazorroek eskura izan zezaketela mailari erraz eustea. Baina, azken bost partiduak jarraian galdu dituzte arabarrek. 

Valladoliden kontra galdu eta gero etorri da Alavesen erabaki ofiziala, Asier Garitanok ez du entrenatzaile lanetan jarraituko. Bergararrak zuzentzen duen taldea makal dabil konfinamendu ostetik (zazpi partidutatik bakarra irabazi dute) eta jaitsiera postuetatik gertu egoteak urduritasuna ekarri du talde babazorrora. Orain momentuan 15. postuan daude, Eibarrekin eta Celtarekin berdinduta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak