Iaz, 25 urte bete zituen gidak, eta urteurrena ospatzeko zenbaki berezia atera zuten; argitaratu berriak ohiko egitura eta ezaugarriak dituela azaldu du koordinatzaile lanetan jardun duen Bergarako bibliotekari Mila Agirrezabalek: "Literatura arloan, adinaren ara-bera banatuta, bost atal daude, eta, liburuez gainera, diskoen eta filmen gomendioak daude".
Aurten argitaratutakoak
Aurreko aldietan moduan, euskarazko eta gaztelerazko lanak batu dituzte. "Denetarikoak daude, lan berriak dira guztiak; aurten argitaratutakoak gehienak, eta iazko urte bukaeran gainontzekoak. Helduentzako eta gazteentzako askotariko generoetakoak daude; esaterako: Kirmen Uriberen 17 segundo poesia liburua, Karmele Jaioren Aitaren etxea eleberria, Zigor Aldamaren Adios a Mongolia bidaia liburua... Haurrentzako ikaragarriak daude, gero eta politagoak argitaratzen dituzte".