Amateur mailako lasterketak zehaztu dituzte

Xabier Urtzelai 2020ko uzt. 3a, 09:33
Gorlako sari banaketa ekitaldia.

Zehaztuta geratu da amateur mailako txirrindularitzako denboraldia. Hainbat lasterketa bertan behera utzi dituzte, tartean udaberrian egin behar zuten Gorlako Igoera. 

Lokatzatik adierazi dute aurten ez dutela Gorlako igoera egingo. Pandemia egoeran bertan behera geratu zen lehenengo lasterketetakoa izan zen, egutegiak bete-betean harrapatu zuelako, eta udazkenera atzeratzeko aukera baztertu ez bazuten ere, azkenean ez dute 2020an lasterketarik antolatuko.

Baina, egutegian jarraitzen dute abuztuaren 16an Aretxabaletan eta irailaren 19an Oñatin egitekoak ziren lasterketak. Iturmendin egingo dute lehena, hilaren 16an. Hala, horrela geratu da Euskaldun torneoa, eta horrela Lehendakari Txapelketa. Azkenik, hemen emakumezkoen Euskaldun Torneoa. 

Lokatzako zozketak baditu irabazleak

Lasterketa egin ez bazuten ere, antolatzaileek berdin saldu zituzten zozketak, eta dagoeneko zozketak badu irabazlea. Ekainaren 26an egin zuten zozketa eta 1.432 zenbakia izan da sariduna. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak