Euskaltel-Euskadi taldeak urte amaierarainoko egutegia aurkeztu du

Mireia Bikuña 2020ko uzt. 1a, 19:00
Euskaltel-Euskadi taldearen entrenamendu saioa.

Portugalen, Joaquim Agostinho Sarian, hasiko du denboraldia uztailaren 18an. Ostean, Limousingo Tourra, Espainiako txapelketak, Toscanako Giroa eta Paris-Tours  egingo ditu talde laranjak. Denboraldia Ordiziako Klasikarekin bukatuko dute, urriaren 12an.

Egoerak ahalbidetzen badu, Euskaltel-Euskadi taldeak egingo dituen lasterketen gehiengoa Frantzia eta Italian izango dira. Hala ere, taldearen filosofia mantenduz, Euskal Herriko egutegiak ezinbesteko garrantzia edukiko du. "Urte latz bat igaro ondoren, lehiatzeko gogo askorekin gabiltza; lasterketa denak izango dira garrantzitsuak, batez ere etxetik gertu daudenak", esan du Euskalte-Euskadiko zuzendari Jorge Azanzak.

'Marea laranja'

Kirol arloaz aparte, Euskatelek zaleendako elastiko laranjaren diseinu berria aurkeztu du. Guztira, 50.000 kamiseta banatuko dituzte txirrindulari zaleen artean. "Fundazioan duela bi urte sartu ginenean, hori zen amesten genuena. Pentsaezina zirudien, baina hemen gaude. Ezin dugu deskribatu nolako ilusioa egiten digun marea laranja zena pixkanaka berreskuratzeak", aipatu du Euskadi Fundazioko presidenteorde Jesus Ezkurdiak.

2000. urtean hasi zen Euskaltel bere bezeroen artean Marea laranja-ren elastikoak banatzen, urte hartako Frantziako Tourrean. Euskaltel Euskadiko txirrindulariak animatzea zen helburua (urte hartan hasi zen taldea Tourrean parte hartzen). Kirol-arlotik kanpora ere zabaldu zen marea hura, kirol esparrutik harago hedatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak