BNI aukera Debagoiena taldeak online bidezko topaketa antolatu du uztailaren 6rako

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 1a, 11:24
(Argazkia: pixabay.com)

Ekonomia lokala mundu digitalean eta COVID-19aren ondoren izeneko online bidezko topaketa antolatu du BNI aukera Debagoiena taldeak uztailaren 6rako. Topaketa Zoom aplikazioaren bitartez jarraitzeko aukera egongo da, 14:45etik 16:00etara bitartean.

Topaketaren helburua da eskualdeko merkatari eta komertzioei eraldaketa digitalak negozioen lehiakortasunean duen eraginaren inguruan hausnartzea, digitalizazioaren bidean laguntzeko eskuragarri dauden eta garatu diren tresna, ekimen eta erremintak (gertukoak) aurkeztea, eta hauek txertatzeko egon daitezkeen laguntza programen inguruko informazioa partekatzea. Besteak beste, Garapen Agentzia, B-lokal, Skura, Ugatu, eta online adituak parte hartuko dute jardunaldian.

Topaketa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurrez izena ematea, bniaukera@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak