Ogasunarekin zorrak dituztenen zerrenda argitaratu du foru erakundeak

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 30a, 12:20

292 milioi euro zor dituzten 53 subjektuk osatzen dute Gipuzkoako bosgarren zerrenda; denek milioi bat euro baino gehiagoko zorra dute.

Gipuzkoako foru Ogasunak gaur plazaratu du bere zordun handien bosgarren zerrenda. Bertan, 2019ko abenduaren 31n milioi bat euro baino gehiagoko zorra zutenen identifikazioak jaso dituzte: 53 zordun daude eta guztira, 292,4 milioi euroko zorra erregistratu da.

Foru Aldundiak azaldu duenez, izen horiek plazaratzea foru erakundearen "iruzurraren aurkako estrategiaren testuinguruan" kokatzen da, eta "gaizki ikusiak" dauden jokaerak publiko eginez "gizartearen gaitzespena" lortu nahi dute: "Foru Ogasunaren helburua zerrenda kaleratuta pedagogia egitea da zerga betebeharrak borondatez betetzearen inguruan, eta, era honetara, gizartearen gaitzespena lortu eta zerga iruzurraren aldeko jarrerak eragotzi".

Araudiaren arabera, datorren urtean berrituko da zerrenda, eta erreferentzia eguna aurtengo abenduaren 31 izango da. Prozedurari dagokionez, zerrendan sartzeko proposamena zordunari jakinarazten zaio, eta 10 egun ditu alegazioak aurkezteko. Epe horren ostean, informazioa publiko egiten da, eta euskarri elektronikoetan argitaratzen dira datuak; hiru hilabetez egoten da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak