Ezkutuko Altxorrak ekimenak bi bisita antolatu ditu Debagoienean. Lehenengo bisita Leintz Gatzagara egingo da, uztailaren 4an, 10:30ean. Bertan, gatza egiteko prozesua ezagutuko dute parte-hartzaileek eta familientzako ikastaroa egingo dute: egurra bildu, egurraren jatorria ezagutu, sua eta gatza egin…
Bestetik, uztailaren 5an, 11:00etan, Arrasateko Bedoña auzora antolatu dute bisita. Bertan eliza ikusi eta txakolin ustiapenera joango dira bisitariak.
Txangoetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edo webgunean.