Bertan behera utzi dute irailean egitekoak ziren Aloñako Igoera

Xabier Urtzelai 2020ko eka. 30a, 10:08

Aurten ez dute Aloñako Igoera antolatuko. Pandemia egoeragatik lasterketa irailaren 12ra atzeratu ostean, behin betiko erabakia ekainaren 29rarte atzeratzea pentsatu zuten antolatzaileek; hala, aurtengo edizioa ez antolatzea erabaki dute.

"Lasterketa normaltasun berrira egokitzeko ideia ezberdinak lantzen aritu gara azken aste hauetan eta egoerak hobera egin duen arren, irailera begira ez dago ziurtasunik lasterketa modu egoki batean ospatu daitekeenik.
Lasterkari, bolondres, ikusle eta lasterketaren inguruan batzen diren pertsona guztien osasuna lehenetsi behar dugu. Beraz, datorren urtera begira jarriko ditugu gure ilusio eta gogo guztiak", adierazi dute antolatzaileek. 

Izena emana duten lasterkariek bi aukera izango dituzte, dortsalaren dirua bere osotasunean bueltatzea edo dortsala datorren urterako gordetzea. Antolatzaileek e-posta bidez jakinaraziko diete lasterkariei zeintzuk izango diren eman beharreko pausoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak