'Izan bidea' ekimenaren baitan, elkartasun kilometroak egin dituzte

Maialen Santos 2020ko eka. 28a, 16:34

Domeka goizean abiatu dira Bergarako San Martin plazatik, eta Antzuolako udaletxe plazatik, "preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko urratsak emateko asmoz". Amaitzeko, Ugarrixan egin dute ekitaldi politikoa.

Bi ibilbide egiteko aukera izan dute herritarrek; bata, laburra eta erosoa –10 kilometrokoa–, eta bestea, gogorxeagoa –12 kilometrokoa– .

Taldean, familian, lagunartean edota bakarka egin dute ibilaldia parte-hartzaileek, eta 12:00etarako Ugarrixan elkartu dira bi martxak. Ekitaldi politikoa egin dute bertan; bertsoak abestu eta "presoen egoera" zein den azaldu dute. Horren ostean, luntxa ere egin dute. Antolatzaileak "oso pozik" azaldu dira herritarrengandik jasotako erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak