Antzuolan eta Bergaran domekan egingo dute Izan Bidea egitasmoa

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko eka. 23a, 21:07

Ekainaren 13an Oñatin egin zuten Izan Bidea ekimeneko argazkia

Sarek martxan jarritako Izan Bidea izeneko egitasmoarekin bat egingo dute Antzuolan eta Bergaran domekan, "presoak etxera ekartzeko aldarria" zabaltzeko. Bi ibilbide antolatu dituzte, motza eta luzea. Biak herri bietatik abiatuko dira eta Ugarrixan elkartuko dira.

"Presoak etxeratzea" eskatzeko ekimena da Sarek abiatutako Izan Bidea, eta domekan Bergaran eta Antzuolan egingo dituzte ibilaldiak horrekin bat eginez. "Izan bidea ezagutzera ematea eta presoak etxerako bidea egitearen aldeko kilometroak biltzea" da helburua, "mugimendua" irudikatu gura dute. Ekimen horretarako propio egindako aplikazioa ahalik eta partaide gehienei jaiste eskatu diete, esku-orrien eta laguntza-tutorialen bitartez.

Domekan, bi irteera egingo dituzte, luzea bata eta motza bestea:

  • Luzea. Bi zutabe. 2.50- 3 orduko ibilbidea. 9:00etan irteera Antzuola eta Bergarako plazetatik.
    1.1.- Bergara- Galartza, Besasti, Uzarraga gainetik Gorlara gero Ugarrixara bidezidorretatik jaisteko.
    1.2.- Antzuola- Uzarraga gaina. Hemen bi zutabeak bat egin eta elkarrekin Gorlara gero Ugarrixara bidezidorretatik jaisteko.
  •  Motza. Bi zutabe ere. 2 ordu inguruko ibilbidea. 10:00etan irteerak b i herriko plazetatik.
    1.1.- Bergara- Uzarraga. Beteixotik bueltan Ugarrixara.
    1.2.- Antzuola- Uzarraga. Beteixotik bueltan Ugarrixara. Besasti baserria ikusi daiteke nahi izan ezkero. Bi zutabeek Uzarragan egingo dute bat.

Gai historikoez eta ingurumenaz arituko dira

Bi ibilbideak Ugarrixan bat egingo dute eta han ekitaldi bat egingo dute 12:00etan. Ondoren, jolasak egingo dituzte.

Irteeretan gai historikoak landuko dituzte, adibidez: herrien arteko muga, Antzuola Bergara izan zenekoa eta Uzarraga. Gorlako eta Pol- Poleko urak Bergarara ekarri zirenekoak ere gogoratuko dituzte eta ingurumenaren inguruko aipamenak ere egingo dituzte, adibidez landaretza eta faunaren ingurukoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak