Mendizaleak, Felipe Uriarte duela 40 urte Everesteko euskal espedizio kideak gidatuta, eta Euskal Herriko musikari handi eta ezagunek osatuko duten proiektu nazionala da.
Edozein mendizalek aukera izango du Urmuga osotasunean burutzeko edo astebeteko zatiren bat egiteko. Mendi-gidari batek zainduko du mendizaleen ibilia eta tokian tokiko Mendi Elkartearekin elkarlanean arituko dira.
Musikan, berriz, Et Incarnatus Orkestraren 15 bat partaidez osatutako hezurdura izango da oinarrian, eta horren osagarri Euskal Herriko eta atzerriko hainbat musika interprete eta kantari gonbidatuko dituzte.
Hauxe da egitaraua:
- Uztailak 14, Tologorri mendian: Hari laukotea, Maider Zabalegi eta Flavio.
- Uztailak 17, Bizkaiko basoan: Josu eta Gari, Maddi Oihenart, Et incarnatus Orkestra, Igor Elortza eta Unai Iturriaga.
Musikari laukotea: Gorka Benitez saxoan, Itsaso Etxebeste baxuan, Juantxo Zeberio pianoan eta Karlos Aranzegi baterian. - Uztailak 20, Aizkorrin: Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio.
- Uztailak 21, Lareon: Donostiako orfeoia, Et incarnatus Orkestra, Eneko Dorronsoro (Trikitia). Musikari BIKOTEA: Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan.
- Uztailak 22, Aizpearron: Donostiako orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Txomin Artola, Leire, Kristina eta Leutria. Musikari laukotea: Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan, Perkusioa, Enrike Solinis.
- Uztailak 26, Baigorrin: Donostiako orfeoia, Et incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko Ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta. Musikari laukotea: Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan, Perkusioa, baxua.
- Uztailak 28, Okaben: Euskal Barrokensemble.
- Uztailak 30, Nafar Pirinioan: Zehazteke.
- Abuztuak 1, Hiru Erregeen Mahaian: Amaierako festa kontzertua, lagun ugarirekin.