'Gora herrixa! Eutsi merkatarixa!' bideoklipa aurkeztu du Artemanek, babesa erakusteko merkatariei

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 23a, 16:45

Arteman komunikazio agentziak Debagoieneko negozio txikien aldeko bideoklipa ekoiztu du. Arrasateko The Potes taldeak Negu Gorriaken Gora Herria abesti ezaguna egokitu du eta Debagoieneko negozio txikiak ordezkatzen dituen hemezortzi lagunekin bideo dantzagarria eta aldarrikatzailea osatu.

"Ekimenaren helburua da Debagoieneko gazte zein nagusiei, gure egunerokoan oinarria diren saltoki, ostalaritza eta zerbitzu txikien garrantziaz ohartaraztea musikaren bitartez", adierazi dute Artemanetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak