Protokoloak prest daude 7 urtetik 15 urte arteko umeetzat egokitutako abentura udalekuetarako, zuhaitz-parkea, piraguak Bidasoan, arroilak, tirolina, ferrata bideak eta beste hainbat aktibitaterekin gozatzeko egonaldiak dira BKZ-Nafarroa Abenturak eskaintzen dituenak.
Egonaldiko txandak sei egunekoak dira eta ekainaren 26tik abuztu arte izanen dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Joan den urtean 1.300 umetik goitik parte hartu zuten.
Abentura parkeetarako izen-ematea ekainaren 20tik
Baztan-Bertizaranan kokatuak dauden bi abentura parkeak, berriz, ekainaren 20an irekiko dituzte: "Behin normaltasun berrian sartuta, iritsi da unea gure askatasun eskubideaz gozatzeko, eta horretarako Baztan-Bertizarako txoko zoragarriek aukera paregabea ematen digute kirol abenturaz gozatzeko".
Elizondoko Beartzun auzoan kokatua dago Baztan Abentura Park, 2015. urtean Fiturren parke hoberenaren lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren inguruetan irekia dago, Baztango bailarako bista ederra ikus daitekeela. 4 urtetik goitiko haurrentzat egokitutako aktibitateak daude: Beartzungo erreka gurutzatuz lau tirolinako zirkuitu ederra, akuapark natural batek aukera paregabea ematen du rapelak egiteko, putzutara saltoak, ferrata bide txiki bat, txirristak eta antzeko beste hainbat aktibitate egiteko (6 urtetik goitikoentzat).
8 urtetik goitikoendako aipatutako aktibitatez gain parkean 200 metrotako ferrata bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol honek eskaladako sentsazio berak bizitzeko aukera ematen ditu baina segurtasun osoz; horretarako kable sistema berezi batek bezeroa uneoro lotuta edukitzen du seguritate osoa bermatuz.
Parkeko bertze ekintza zoragarri bat Beartzungo arroila gurutzatzean datza lau tirolina erraldoien bidez; 220, 280, 300 eta 450 metroko luzerak eta 120 metroko altuerak dituzten tirolina hauetatik txoriaren ikuspegi bikain bat izanen dugu, eta horrela arroila bertze perspektiba batekin ikus daiteke (7 urtetik goitikoendako tanden eginez).
Eta oso ausartak direnentzat 100 metroko pendulu-salto erraldoi bat dago (zubi-saltoa gisakoa); kirol hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago ( gurasoen baimenarekin).
Bertiz Abentura Park egunero zabalik
Bigarren parkea Bertiz Abentura Park da eta Bertizaranako Narbarte herrian kokatua dago. Parke honetan 4 urtetik goitiko umeak zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke, tximinoak bezala, segurtasun osoa bermatuta dutela. Horretarako parke hau osorik berritua izan da segurtasun sistema aurreratuena ezarriz, bezeroa uneoro kable bati lotuta egoten da laxatzea ezinezkoa bihurtzen delarik. Bertan 60 joko baino gehiago daude sei tirolinaz gain, eta oso egokia da alturetan konfiantza hartzen hasteko.
Baztan Abentura Park (euria ez badu egiten bederen) egunero dago irekita honako ordutegiarekin: 10:30etik-14:00etara eta 15:00etatik 18:30era; erreserba joan aurretik egin behar da.
Izena emateko bideak
Informazioa eskuratzeko eta erreserbak egiteko bideak hona hemen:
- Telefono zenbakiak: 659 08 14 31 eta 609461741
- Posta elektronikoa: bkz@navarraaventura.com
- Webgunea: www.navarraaventura.com