Ekainaren 28rako mobilizazioak iragarri ditu Debagoieneko Koordinadorak

Uxue Igarza Loiola 2020ko ekainaren 19a

2017ko LGTBI+ harrotasun eguneko mobilizazioa Bergaran.

Sexu Askapenerako nazioarteko egunean, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan egingo dituzte ekimenak; betiere, Koordinadora TransMarikaBolloFeministak azaldu duenez, segurtasun eta osasun distantziak errespetatuta.

Aurten, ekainaren 28ko ekimena ez da herri bakarrean egingo, gainerako urteetan egin den bezala. Koordinadorako kideek azaldu dutenez, Arrasaten, Bergaran eta Aretxabaletan egingo dituzte ekimenak: “Bizi dugun egoera berezi honetan, herriz herriko ekimenak martxan jartzea lehenetsi dugu”.  

Aurreratu dutenez, Arrasaten, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Biteri plazan identitate (des)konfinatuak lelopean. Bergaran berriz, Harrotasuna taldeak Bergarako Udalarekin batera hainbat ekimen antolatuko dituela jakinarazi dute. Bukatzeko, Aretxabaletan, elkarretaratzea 19:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak