Leintz Eskola Kirolak udarako egingo duen eskaintza aurkeztu du

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 17a, 13:43
LEKen webgunean dagoen Julen Aranbarriren irudia.

LH 1tik DBH 2ra bitarteko ikasleentzako izango dira Uda kanpainako jarduerak. Halere, Eskola Kiroleko kideek azaldu dutenez, uztaileko ikastaro edo ekintzak "puntualak" izango dira.

Surfa, abentura parkera irteera, dantza, karting-a, esgrima, mendira irteerak, golfa… Ekintza ugari daude hilabetean zehar egiteko, eta egun bakoitzean bat antolatuko dute.

Ekintzetan izena emateko azken eguna ekainaren 24a izango da, eta plaza mugatuak izango dituzte. Adierazi dutenez, ekintzaren batean parte-hartzaile kopurua gaindituko balitz, zozketa egingo dute.

Izen-ematea egiteko Arizmendi ikastolako ikasleek Alexia aplikazioaren bidez egin beharko dute, eta herri eskoletako ikasleek LEKeko webguneko formularioaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak