Udazkenean iritsiko da 'Gorabeherak' websailaren bigarren denboraldia

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko eka. 12a, 09:48

Lehen denboraldiko bost kapituluak zabaldu ondoren, eta taldeak hurrengoetarako ideiak biltzen dituen bitartean, atsedenaldia hartu eta udazkenean itzuliko da Gorabeherak websailaren bigarren denboraldiak.

Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Lehen denboraldian igogailu horretan ikusi ditugu, besteak beste, Mikel Laboa, Marilyn Monroe edota Francisco Franco. Aktore lanetan Kepa Errasti eta Nerea Arriola ibili dira.

Ttap aldizkari digitalak Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertoko Igogailuak enpresaren laguntzaz ekoitzitako webserie hau berritzailea da alderdi bat baino gehiagotan, eta Goienan aukera ederra iruditu zaigu irakurleoi entretenimenduko edukia eskaintzeko, ohiko informazioaz gain. Ttap-eko lantaldeak websailarekin jarraitzeko asmoa dauka, eta hobetzen jarraitzeko asmoarekin, herritarren iritzia ezagutzeko inkesta labur bat prestatu du.

Eduki mota berarekin jarraitzeko asmotan, ekainaren 26tik aurrera, beste webserie batekin gozatzeko aukera egongo da webgune honetan: IXA webseriea. Hori ere Tabakalerako 2deo Laborategiaren laguntzaz sortutakoa da, eta gizartea eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du misterio eta akzioko atal laburren bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak