Mankomunitateko Ingurumenak ohiko zerbitzuak berreskuratuko ditu

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 10a, 17:34

Debagoieneko Mankomunitateak jakitera eman du ohiko zerbitzuak "normalizatzen" joango direla. Hala, ekainaren 15etik aurrera Hondakinen Informazio Bulegoa aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen hasiko da ohiko ordutegian: 09:00-14:00.

Hona hemen egingo diren aldaketak:

- Ekainaren 15etik aurrera Mankomunitateko Hondakinen Informazio Bulegoak aurrez aurreko zerbitzua eskaintzeari berrekingo dio, ohiko ordutegian: 9:00-14:00. Organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartel berriak edo kopiak udalerri bakoitzeko ohiko puntuetan eskuratu ahal izango dira-

- Ekainaren 15etik aurrera Antzuola eta Oñatin alarma egoeran jarritako errefusaren edukiontziak kentzen hasiko da Mankomunitatea. Ondorioz, errefusa ohiko moduan esekitokira atera beharko dute Antzuolako eta Oñatiko herritarrek.

- Ekainaren 22tik aurrera alboko kargako organikoaren eta errefusaren edukiontziak irekitzeko berriz ere txartela erabili beharko da, edukiontziak itxi egingo direlako. Eskoriatzan, orain arteko moduan, txartela organikoaren edukiontzia irekitzeko soilik izango da beharrezkoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak