Aita Menniko langileek kotxe karabana egin dute bizi duten egoera salatzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko eka. 10a, 09:44

Aita Menniko langileek lan-zama areagotu zaiela azaldu dute, eta langile falta dagoela, besteak beste. Aita Meniko ordezkariek ordea, ez dute oraindik haien iritzia azaldu.

Covid-19ak langileek eta enpresak zuten negoziketa eten zuen, baina langileek azaldu dutenez, duela egun batzuk enpresak soldata igo zien  "komitearekin hitz egin gabe" eta "egun batetik bestera". Langileek, ELA sindikatuak babestuta, enpresaren jarrera salatu dute: "Honek guztiak intentzio argi bat dauka: langileek duten negoziazio eskubidea oztopatzea, eta kolektiboa isilaraztea miseria baten truke".

Langileek "lan-baldintza duinak" aldarrikatzeko mobilizazioa egin zuten atzo arratsaldeko 17:30ean, eta bertan bizi duten egoera ere salatu zuten. Langileen iritziz, besteak beste, Aita Mennin langile-falta dago, eta horrenbestez, lan zama areagotu zaiela diote. Hala, hau "momentu ona" dela iritzi dute mobilizazioak egiteko: "Inoiz baino argiago geratu da gure lanak gizartearentzat duen garrantzia, eta horrek gure aldarrikapenak indar handiagoz bultzatzera garamatza".

Aita Mennik bestalde, oraindik ez du gaiaren inguruko jarrerarik azaldu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak