Euskal Herriko gazte guztiek dute aukera ekimen honetan parte hartzeko. Helburua da, zazpi egunetan euskararen sustapena bultzatzea, XX. mende hasieran kontrabandistek zeharkatu zituzten bidezidorretan barrena. Udalekuak bi txandatan egongo dira banatuta, lehena, abuztuaren 2tik 8ra bitartean eta bigarrena, abuztuaren 16tik 22ra bitartean. Parte hartu nahi duenak gainera, 285 euro ordaindu beharko ditu.
Inguru ikusgarrian barrena
Aiako Harria, Artikutza eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, gazteak Arantzan zuhaitz parkean eta Beintzan Lezealde kobazuloan ibiliko dira. Ibilaldiak egunez egingo dituzten arren, garai batean kontrabandisten paketeak eramateko erabili zituzten bidexkatan ibiliko dira, bizkarrean motxila dutela. Gau batean, afal ondoko solasaldia izango dute kontrabandoan aritutako Etxalarko Xanti Elizagoienekin.
Harremanetarako
Udaleku Ibiltari hauen inguruko informazio gehiago behar duenak, www.euskarazblaiudalekuak.com ataria edota 948 59 23 23 telefono zenbakia ditu eskuragarri.