Ezagutzari dagokionez, estatu mailan, Mondragon Unibertsitateak hirugarren postua lortu du. Rankinaren arabera, unibertsitatea bikaina da eskualde-garapenarekiko konpromisoan eta ekarpenaren dimentsioan. Ikerketan ere bikain kalifikazioa lortu du, ikerketarako kanpo finantziazioa lortzeko duen ahalmenagatik, hain zuzen. Horrez gain, unibertsitatea bikain gisa sailkatu dute nazioarteko orientazioaren dimentsioan. Azkenik, irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokionean, jasotako kalifikazioa oso ona izan da eta masterretako graduazio-tasaren ratioa eta graduko egokitasun-tasa azpimarratu dira.