"Klub honetan pausoak ematen jarraitu ahal izango dudalako nago pozik, txikitatik maite dudan taldean jarraitu ahal izango dudalako. Garbi dago lehenengo taldera iristea ez dela gauza erraza, lan handia egin behar da beheko kategoriatan aurrera egiteko, eta zortea ere aldeko izan behar da. Eta etorkizunean ez daukat aldatzeko asmorik, eguneroko lanak ekarri nau nagoen tokiraino, eta halaxe jarraitu gura dut, entrenamendu bakoitza azkena izango balitz moduan", adierazi du jokalari arrasatearrak kontratua berritu eta gero klubetik egin dioten elkarrizketan.
"Ondo ikusten dut taldea"
Horrekin batera Realeko atzelariak taldearen gainean ere egin du berba, izan ere, pandemiaren ondoren oraingo asteburuan bertan hasiko dute liga ostera ere, eta hilabete bakarrean taldeek hamaika jardunaldi jokatu beharko dituzte: "Ondo ikusten dut taldea, eta uste dut lehenagotik geneukan dinamika positiboari eutsi ahal izango diogula. Eten behar izatea penagarria izan zen, baina taldea topera ikusten dut, eta denboraldia ondo amaitzeko gogoz".
Santanderko Liga oraingo asteburuan berrekingo dute, eta hilabetean taldeek hamaika jardunaldi jokatuko dituzte. Hala, Realaren eta Osasunaren arteko derbia (domeka, 22:00) izango da ligako 30. jardunaldiko azken partidua.