EHan sortua leloarekin bat egin dute Arkada Social talde arrasatearrak eta Brigade Loco bergararrek baita The Guilty Brigade eta Rotten XIII nafarrek ere. Gaur, ekainak 6, zuzenean eskainiko dute kontzertua Gasteizko Jimmy Jazz aretotik. GOIENAk ere jasoko du emanaldi hori: batetik, zuzenean eskainiko du Goiena.eus bidez, eta bestetik, erreportajea egingo du kontzertuan jasotako gorabeherekin –Goiena telebistan emango da datorren astean–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.