Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatutako programa da Kimuak, zeinek euskal film laburren sustapena eta banaketa duen helburu. Urteroko deialdiarekin katalogo bat osatzen dute eta Espainiako eta nazioarteko zinema jaialdietan zabaltzen dute gero.
Aurtengo uzta batu gura dute, eta ekainaren 30ean amaituko da lanak bidaltzeko epea. Iazko ekainaren 1etik aurrera egindakoak izan behar dute, eta, gehienez, 30 minutuko iraupenarekin; parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. Oinarriak eta informazio gehiago, Kimuak.com atarian.
Iaz, Debagoieneko bi
Jesus Mari Lazkano Bergarako margolariak Josu Venerorekin egin duen Artiko ibilbide polita egiten ari da. Hego Korean estreinatu zuten, eta BBK Mendi Film festibalean euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen. Aitor Arregiren eta Joxe Mari Goenagaren Mateoren ama lanak, besteak beste, Tangerko jaialdian gidoi onenarena eta ZINEBIn Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi ditu.