Hamaika Gara ekimenak "plazak aldarrikapenez betetzeko" deialdia egin du domekarako

Maialen Regueiro 2020ko eka. 1a, 16:31

Honako hau proposatu du Hamaika Gara ekimenak domekarako, hilaren 7rako: "Parte-hartzaile bakoitzak bere aldarria kartoi zati batean idatzi eta etxetik plazara eramango du, lurrean utziz". Helburua da, 11:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean plazak aldarriz betetzea. Antolatzaileek gainera, segurtasun neurri guztiak bermatuko direla ziurtatu dute.

Hamaika Gara ekimena

Gure Eskuk martxoaren 11n abiatu zuen Hamaika Gara ekimena, erreferendumaren aldeko sinadura bilketarekin. Osasun krisiak guztiz baldintzatu du egitasmo hau, sinadura bilketa eteteko eta kale mobilizazioak udazkenera atzeratzeko erabakia hartuz.

'Gelditu. Hausnartu. Erabaki'

COVID-19ak eragindako geldialdian Gelditu. Hausnartu. Erabaki solasaldi digitalak antolatu ditu Gure Eskuk, koronabirusak eragindako egoeraren ondoren mundua nola aldatuko den hausnartzeko asmoz. Gaur esate baterako, klimaren inguruan hitz egingo da, solasaldi digitalen zikloaren azken saioan. Horretarako, Ane Zabaleta, geologoa eta Unai Pascual, ikertzailea izango dira hizlariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak