Arrasaten, Kurtzetxikitik aurkeztu dute 'Izan bidea' ekimena

Xabier Urtzelai 2020ko maiatzaren 31

Kurtzetxikin eguerdian egindako talde erretratua. Argazkia: Sare Arrasate.

Asteburuan, besteak beste, Bergaran eta Aretxabaletan izan dituzte 'Izan bidea' ekimenaren bueltan hitzorduak, eta Arrasaten gaur egin dute aurkezpena, Kurtzetxikiko tontorrean.

Kurtzetxikin batu dira gaur, domeka, 'Izan bidea' ekimenari bultzada emateko hainbat arrasatear. Bero egiten zuen behetik gorako bidea egiteko, 13:00etan zuten hitzordua, baina behin gora iritsita ondo bete dute helburua. Talde argazkia atera dute Unai eta Iosu gogoan zituztela, eta 30 urte asko da! aski da! lelodun pankarta ere erakutsi dute. Airetik ere irudiak grabatu dituzte, ondoren bideoa egiteko –sare sozialetan zintzilikatu dute–. Hala, preso eta iheslarien auziari aterabidea emateko urratsak emateko asmoz sortu den ekimen berria martxan dago baita Arrasaten ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak