Correosek ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 31a, 17:24

Astelehenetik, hilak 1, aurrera hauteskundeetara begira posta bidezko botoa errazteko Correoseko bulegoek ohiko ordutegia errekuperatuko dute. Halaxe eman du aditzera posta zerbitzuak, izan ere, EAEko bulegoak izango dira lehenak goiz eta arratsaldez zabaltzen.

Correosek jakitera eman duenez EAEko bulegoek ohiko ordutegia errekuperatuko dute bihartik aurrera –Covid-19aren pandemiagatik ordutegi murriztuekin ibili dira–; hala, orain arte goiz eta arratsaldez zerbitzua eskaini duten bulegoetan normaltasunez egingo dute lan, eta normalean goizez bakarrik zabaltzen zuten bulego askotan arratsaldeko zerbitzua ere eskainiko dute, baina ez asteko egun guztietan. Helburua da uztailaren 12ko hauteskundeetara begira posta bidezko botoa emateko aukera erraztea.

Bizkaian 36 bulego daude arratsaldez lan egiten ez dutenak, eta bihartik aurrera astean behin edo bitan arratsaldez ere irekiko dute. Gipuzkoan, berriz, normalean goizez bakarrik lan egiten duten 26 bulegotan hasiko dira arratsaldez ere lanean. Esandako moduan, ez dituzte arratsaldero ateak zabalik izango, astean behin edo birritan baizik. Eta, Araban sei bulegok egingo dute gauza berbera. Horrekin batera, botoa ematea soilik gura dutenendako leihatila bereziak jarriko dituzte, tramitea azkartu eta jende pilaketak ekiditeko. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak