Galarrixa inguruan galduta zebilen mendizalea erreskatatu dute gauerdian

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 30a, 11:19
Galarrixako pinudia, gauez.

Galarrixa eta Larriño inguruetan –Urkuluko urtegiaren eta Bedoña auzoaren artean– galduta zebilen aretxabaletar batek Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuen atzo 22:30ak aldera. Mendian galdutako lagunari geldi egoteko esan –telefonoari esker errazago geolokalizatzeko– eta suhiltzaileek eta ertzainek gauerdia pasata aurkitu dute galdutako laguna, onik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak