Julio Anguitaren omenezko hitzaldia antolatu du Ezker Anitzak eguenerako

Mirari Altube Arrese 2020ko maiatzaren 26a

Garbiñe Biurrun epailea eta Jon Hernandez, Euskadiko Partidu Komunistako idazkari nagusia elkartuko dira maiatzaren 28an, eguenean, hil berri den Julio Anguita politikari komunistaren gainean jarduteko. Miguel Usabiaga idazle eta Fec-Euskadiko koordinatzaileak gidatuko du ekitaldia, eta online izango da (19:00).

Gizarte eraldaketa sustatzeko kulturaren hedapena eta ideien eztabaida bultzatzea helburu duen Fec-Euskadi (Fundación por la Europa de los Ciudadanos) elkarteak, Ezker Anitzaren baitan dagoenak, antolatu du Anguitaren omenezko hitzaldia. Ezker Anitzak Arrasaten duen egoitzan elkartuko dira eta handik emango dute online.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak