Horren harira, Galartza auzoko Zaloña Aurrekoa baserriko Ibai Alberdi behien jabeak barkamena eskatu gura izan du, herritarrei sorrarazitako uneagatik, baina, bide batez, "animaliak errespetatu" eta "kontzientziatu" beharra dagoela adierazi gura izan du.
Animaliei errespetua
"Animaliak dauden lekuan arriskua egon daiteke; beraz, hesiak ez dira hautsi behar, ezta gainetik pasa… jendea arriskuan jarri dezakete. Bideoan, ganadutik oso gertu dago autoa, eta, hala, behiak eramaten ari da; tarte gehiago utzita, agian, beraiek egingo zuten alde batera…".