'Gorabeherak': Maurizia Aldeiturriaga

Ttap aldizkaria 2020ko mai. 22a, 10:00

Oraingo honetan, Maurizia Aldeiturriaga sartuko da igogailuan, logopedarenera joan nahi duelako. Ez omen da lehen aldia, eta Ramon igogailuzaina ez dago oso pozik...

Umorearekin, zerura edo infernura

Gorabeherak kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, Ttap aldizkari digitalerako ekoiztua eta GOIENAn ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.

Kapitulu guztiak primizian Ttap aldizkari digitalean. Deskargatu doan!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak