Bergaran, Patxi Ruizekin elkartasuna, presoak borrokan, gu ere bai! lelopean egin zuten elkarretaratzea, San Martin plazan. Bertan batutakoen artean, segurtasun tarteak hartuz egin zuten agerraldia. Era berean, Arrasateko plazan, Patxi Ruiz gose eta egarri greban, presoen aurkako erasorik ez! Amnistia osoa! lelopean egin zuten elkarretaratzea.


Hamar egun gose eta egarri greban
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (AAEAM) adierazi zuenez, Patxi Ruiz euskal presoak gose eta egarri greba hasi zuen duela hamar egun Murtzia II espetxean, zuzendaritzak eginiko mehatxuak salatzeko.
Maiatzaren 5ean, espetxeko zortzigarren moduloko hainbat preso elkarretaratzeak egiten hasi zirela egiten adierazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak; COVID-19ak eragindako egoera honetan, gaixo dauden presoak eta zigorraren zati handiena betea dutenak askatzea eskatzeko, baita bisitak jasotzeko eskubidea aldarrikatzeko eta ez kutsatzeko neurriak eskatzeko, besteak beste.
AAEAMk azaldu duenez, elkarretaratze horietako batean Ruizi eskuan zeraman kartela kentzen saiatu zen kartzelako langileetako bat, eta, gero, espetxeko zuzendaritzak mehatxatu egin zuen euskal presoa.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak