13:45ak aldera gertatu da istripua, eta Ertzaintzak aditzera eman duenez, auto batek eta motor gidari batek talka egin dute, Arrasate eta Aretxabaleta arteko biribilgunean. Zauritu den bakarra motor gidaria izan da, eta Arrasateko ospitalera eraman dute; Ertzaintzak azaldu duenez, ez dago larri zaurituta.
Oraindik garbiketa-lanetan jarraitzen dute errepidean, eta trafikoa astuna da.