Jardunaldi digitalak egingo ditu Oinherrik maiatzaren 26an

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 19a, 18:31

Ume bat txiribueta egiten

Oinherri zer dan eta zein filosofia duen azalduko dute, eta filosofia horrekin bat egiten dute herrien arteko mahai-ingurua ere egingo dute; proiektuko kide dira, esaterako, Oñati eta Bergara. Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena zabalik dago.

Martxoaren 28an jardunaldiak egitekoak ziren Durangon, baina atzeratu egin behar izan zuten. Maiatzaren 9an ere ez zuten aukerarik izan aurrera eramateko eta beste formatu batean, online, egitea erabaki dute orain. Maiatzaren 26an arratsaldeko 18:00etan egingo dute Oinherrien jardunaldi digitalak youtubeko kanalaren bidez. 

Jardunaldien lehen zatian, Oinherri zer den eta herri hezitzaileen filosofiaren giltzarriak landuko dituzte. Ondoren, filosofia honekin bat egiten duten herrien arteko mahai-inguru bat egingo dute; filosofia honetan lan egiteak zer suposatzen duen gertuagotik ezagutzeko. Oñati eta Bergara, esaterako, Oiherriko kide dira.

Jardunaldi hauetan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute eta gonbidapena luzatu herrietako eragile ezberdinei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak