Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko mobilizazioak gaur Bergara eta Arrasaten

Jone Olabarria 2020ko mai. 19a, 16:29
Azpeitiko plazan Ruizi elkartasuna adierazteko atzo egindako elkarteratzea. Iturria: Uztarria.

Debagoieneko Ikasle Abertzaleak-ek eta Gazte Koordinadora Sozialistak elkarretaratzea deitu dute gaur 20:30etan Bergarako plazan. Arrasaten ere Patxi Ruizi elkartasuna adierazteko mobilizazioa deitu du Amnistia mugimenduak, 20:30ean plazan.

Bederatzigarren eguna du gaurkoa Patxi Ruiz presoak gose eta egarri greban eta hainbat dira espetxe ezberdinetan zein kalean elkartasuna adierazteko ekimenak. Hala, bailaran ere elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko, 20:30ean, Arrasate eta Bergarako plazetan.

COVID-19 gaitzak espetxeetako ondorioak  "larritu" dituela salatu dute eta testuinguru horretan, Murtzia II-ko 8. moduluko presoek protestak hasi zituzten aurreko asteetan, hainbat neurri eskatzeko: "Protesten buru izatea egotzita, Patxi Ruiz preso politikoari mehatxu egin zioten espetxeko zuzendaritzak eta kartzelazainek. Hala, babes judiziala eskatzeaz gain, gose eta egarri greba abiatu zuen Ruizek, eta ebakiak ere egin zituen besoan".

Egoera "larrian"

Gogorarazi dute, Patxi Ruiz osasun egoera "larrian" dagoela; "Giltzurrunetako min handia du eta 14 kilo galdu ditu. Gainera, konfiantzazko medikuekin egoteko aukera ukatzeaz gain, espetxeko medikuak ez dizkio emandako frogen emaitzak".

Jakinarazi dutenez, Murtzia II espetxeko zuzendari Jesus Hernandezekin biltzea eskatu dute preso politikoaren abokatuek. Horren aurrean, zuzendariak horretarako "inolako asmorik" ez duela erantzun diela zehaztu dute. Azaldu dutenez, abokatuak herenegun izan ziren Ruizekin, eta "ahul" ikusi zuten. Gainera, jakinarazi dute ikusmenean "zailtasunak" izaten ere hasia dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak