Suradesa aurrez aurreko zerbitzua ematen ari da Arrasaten eta Oñatin

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 18a, 12:53
Suradesaren Oñatiko bulegoa.

Debagoieneko Mankomunitatea birgaitze eta alokairu zerbitzuak eskaintzen ari da presentzialki, Arrasateko eta Oñatiko bulegoetan. Bestetik, jakinarazi dutenez, gainerako udalerrietan zerbitzua ez da aurrez aurrekoa izango, udaletxeen zerbitzua ere aurrez aurrekoa izan arte.

Maiatzaren 11n hasi ziren Suradesako Arrasateko bulegoan arreta presentziala ematen, "beharrezko neurriak" hartu ostean. Bulegora joan aurretik hitzordua hartu behar dela jakinarazi dute, eta 9:00etatik 14:00etara emango dute arreta. Oñatin, bestalde, 9:45etatik 13:00k arte ematen dute zerbitzua Oñargiko bulegoan; hemen ere aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da.

Bulegoetan pilaketak ekiditeko, "ahal den neurrian", kontsultak e-mail bidez (suradesa@suradesa.eus) edo telefono bidez (943793389 edo 943793399)  egitea gomendatu dute Mankomunitateko ordezkariek.

Suradesak esan duenez, Elgetan, Antzuolan, Bergaran, Eskoriatzan eta Aretxabaletan, udaletxeek aurrez aurreko zerbitzua eman arte ez dute bulegoetako ohiko jarduna abiatuko.

Bi zerbitzu eskaintzen dituzte

Suradesa eskaintzen ari den zerbitzuei dagokienez, alde batetik, laguntza-programak eskatzeko kudeaketan laguntzen dute, hain zuzen ere, partikularren eta jabekideen erkidegoek eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko orduan: "Eraikinak birgaitzeko lanak gauzatzeko ezinbestekoak diren pausoen aholkularitza eta Jabetza Horizontalaren Legean xedatzen diren bestelako baldintzei buruzko orientabidea eskaintzen dizugu". Zerbitzu hori bulegoan soilik ematen ari dira, eta langile tekniko edota juridikoen laguntza ere eskaintzen dute.

Bestetik, bigarren zerbitzua alokairuaren ingurukoa da; Alokabideren Bizigune programaren kudeaketa: "Programak jabe partikular batek berme zehatzen truke bere etxebizitza librea Alokabideren esku uzten du, gizarte-alokairura bideratzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak