51 lan jasota, martxan dago botoa emateko aukera

Maialen Regueiro 2020ko mai. 15a, 13:47
Aurtengo ediziora aurkeztutako lanetako baten momentuetako bat

Euspot lehiaketako antolatzaileek 51 lan jaso dituzte eta dagoeneko martxan jarri dute botoa emateko aukera. Aurtengo edizioa berezia izan da konfinamendua eta alarma egoerak "pare parean" hartu dituelako, baina antolatzaileak jasotako lan kopurua "izugarria" dela adierazi dute.

Botoa emateko

Dagoeneko publikoak eman dezake bere botoa eta horretarako, Euspoten atarian ikusgai daude jasotako 51 lanak. Hala, botoa emateko azken eguna maiatzaren 18a izango da eta antolatzaileek maiatzaren 28an aurreikusten dute sari-banaketa egitea.

Aurtengo gaia

Zer dago janzte dugunaren atzean? izan da aurtengo lehiaketako gaia , eta helburua, kontzientziazio kanpaina baterako spota sortzea izan da, baina baita, moda azkarrak eragiten dituen ondorioak ikusaraztea ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak