Behi talde bat Aretxabaleta eta Arrasate arteko saihesbidean aritu da

Maialen Regueiro 2020ko maiatzaren 15a

Behi talde batek ikusmina sortu du gaur goizean Aretxabaleta aldean. Lehenengo, Arizmendi ikastolako Almen ikastetxe inguruan ibili dira, eta goiz erdian, Arrasateranzko bidea hartu dute errepide erdi-erditik. Sustotxoren bat izan arren ez da zauriturik izan. Hori bai, herritarrek gertaeraren bideoak grabatu dituzte eta sare sozialetan bolo-bolo zabaldu dira. 

Aretxabaletako udaltzaingoak jakinarazi du, 09:00ak aldera sei behi zeudela Almen ikastetxeko futbol-zelaian. Inguruko zelai batera eraman dituztela adierazi dute baina handik ere alde egin dute.

Hala, 11:00ak aldera, GI-627 errepidean ikusi dituzte behiak, Aretxabaleta eta Arrasate arteko saihesbidean, alegia. Behiek ez dute inor zauritu, baina arazoak eragin dituzte zirkulazioan. Azkenik, 12:00ak aldera animaliak gelditzea eta zelai batera eramatea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak