Mondragon korporazioa
Aizpuruak balioan jarri du kooperatibek egiten duten eginkizuna eta gauzak "beste modu batera" egiteko duten "gaitasuna" nabarmendu du. Horrekin batera, Mondragonek krisialdi honen aurrean "bestelako neurriak" har daitezkeela erakutsi duela azaldu du, eta krisi honen ondorioz hartu beharreko jarreraren aurrean ikuspegi ezberdinak kontuan hartzeko, kooperatiben baloreak aintzat hartzearen garrantzia ere azpimarratu du.
Agerraldi gehiagoren eskaera
EH Bilduk Uzinen agerraldia eskatzeaz gainera, Patxi Olabarria, Konfekoop Euskadiko kooperatiben konfederazio presidentearen; Carlos Askunze, REAS ekonomia alternatibo eta solidarioaren sareko presidentearen; Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuko idazkari nagusiaren, eta Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko idazkari nagusiaren agerraldiak ere eskatu ditu. Izan ere, Aizpuruak esan du, perfil horien iritzi eta ikuspegiak entzun behar direla, ondoren aintzat har daitezen. Kongresuko berreraikuntza ekonomiko eta sozialerako batzordea osatzen duten ordezkariek, baina atzera bota dute EH Bilduren proposamena.