Gidak
Lan-atarian bi gida mota dituzte, lan bila ari direnentzat batetik, eta profesionalak aurkitu nahi dituzten enpresentzat, bestetik. Gida horietan, gainera, ataria erabiltzeko jarraibideak aipatzen dira.
Lan eskaintzak
Lansarean.eus-en lan eskaintza publiko eta pribatuak daude eskuragarri eta gainera, lan bila ari direnek bilaketa konbinatua egiten dute, non, enpresen lan eskaintzen bitartez lana bilatzeaz gain, enplegu publikoetako deialdien berri izaten duten. Azken horiek adierazteko, atal berezia sortu dute atarian eta lan eskaintzak modu bisualean aurkezten dira.
Euskarazko materiala eta galdera-poltsa
Bi atal ere sortu dira lan eskaintza publikoetara aurkeztu nahi dutenentzako, materiala euskaraz biltzen duen atala batetik, eta lan eskaintzetarako galdera poltsen atala, bestetik. Horrez gain, Solasgunea izeneko atala, hautagaien arteko harremanak errazteko eta dokumentazio-trukea ahalbidetzeko erabili daiteke.
Galdera-poltsari dagokionez, lan bila ari direnek berau sortzeko aukera izango dute, non lan eskaintza bakoitzeko hautagaiek test desberdinak sortzeko eta partekatzeko aukera izango duten.
Bideocurriculumak
Bideocurriculumak geroz eta ohikoagoak dira lan bila ari direnen artean. Bada, atarian horiek txertatzeko aukera eskaintzen da idatzizko curriculumarekin batera gordeta.