Balkoi-festak nagusitu dira konfinamendu egoera honen aurrean. Etxetik kalera ezin atera, baina, parranda etxeko balkoira eramateko aukera izan da. Hala, Debagoieneko hainbat herritarrek auzoko jai eta festa egunak modu berezian ospatu dituzte. Festa horietan murgilduta ibili dira Ainhitze Bereziartua biolinjolea eta Andoni Moto Dj musika jartzailea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.