Euskal Ligarako txartela lortu du Leintz Arizmendik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko mai. 9a, 16:53

Gipuzkoako federazioak liga bukatutzat eman duenez, Leintz Arizmendik Euskal Ligan jokatuko du datorren denboraldian. Andoni Ezkurra entrenatzaileak dio denboraldi oso ona egin dutela: liga amaitzeko 12 punturen faltan, bigarren sailkatuarekiko 8 puntuko aldea du Leintz Arizmendik.

Andoni Ezkurra entrenatzaileak oso pozik hartu du berria: "Bai, pozik gaude, baina beste alde batetik nahiko genuke zelaian ospatzea igoera...".

Liga oso ondo hasi zutela dio eta asmoa goian ibiltzea zela: "Hala, martxoan, liga eten zenean, sailkapeneko lehenengo postuan geunden, bigarrenarekiko 8 puntuko aldearekin".

Leintz Arizmendi hiru elkartek osatzen dute: Mondrak, Aloña Mendik eta UDA Arizmendik.

UDAko gazteak

Mailaz igoko den beste talde bat UDAko gazteen taldea izango da: gazteen ohorezko mailan jokatu dute aurten, eta gazteen Euskal Ligan jokatuko dute hurrengo denboraldian Aretxabaletako mutilek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak