Atzo, Angelun izandako erailketa matxista salatzeko helburuarekin, Euskal Herriko Mugimendu feministak, lapiko jotze deialdia egin du gaurko. Bada, 19:00etan balkoi zein leihoetara irteteko eta zarata egiteko eskaera egin die herritarrei. Arrasateko mugimendu feministak esaterako, bat egin du deialdi honekin eta auzokideei babesa ematera eta tokiko gobernuei biolentzia egoerak detektatu eta horiei aurre egiteko mekanismoak martxan jartzeko eskatu die.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.