Bingo bateratua egingo dute maiatzaren 13an

Eneko Azurmendi 2020ko mai. 8a, 10:23

Konfinamenduan modan jarri den jolasetako bat da izan da bingoa eta orain, bingo bateratua egingo dute. 17:00etan izango da hitzordua, eta Jitsi aplikazioaren bitartez egingo dute.

Donostiako, Gasteizko, Arrasateko, Eskoriatzako, Oñatiko, Soraluzeko eta Ibarrako Auzoko programek antolatutako ekimena da eta Euskaltzaleen Topaguneak sustatutakoa. Sariari dagokionez, bingoa egiten duenarentzat herriko saltokietan erabiltzeko 50 euroko bonua izango da. Lerroa egiten duenarentzat, aldiz, Hitz Jarioa jokoa.

Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute ekimena.

'Auzokoak' dokumentala ikusgai

Gaur Auzokoak dokumentala ikusgai jarriko dute, 15:30ean. Trailerra ere ikusgai dago. Hauxe da sinopsia: "Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posible da. Horixe da Auzokoak dokumentaleko protagonistek kantatzen dizkiguten bizipenetatik ondorioztatzen duguna. Leireren ustez, herri anitz batean bizi gara eta bakoitza bere kabuz edo elkarrekin urratsak emanez bizi gaitezke. Ishorrek gutxi gorabehera 10 hizkuntza hitz egiten ditu. Bertako jendearekin euskaraz hitz egiten duenean errespetatzen dituela eta errespetatzen dutela sentitzen du. Nagoreren iritziz, euskaldunok hiztunak behar ditugu aurrera egiteko eta gizarte osoarekin kontatu behar dugu horretarako. Auzokoak, dokumental hunkigarria eta gaurkoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak