Eduardo Zubiaurre: "Beharrezko neurriak hartuta, Euskadi gai izango da atzeralditik ateratzeko"

Maialen Santos 2020ko mai. 6a, 19:11

Confebaskek eta bere baitan daude Adegi, Cebek eta Seak-ek COVID-19ari aurre egiteko bide-orri ekonomiko eta enpresariala aurkeztu dute Iñigo Urkullu lehendakariarekin gaur egindako bileran. 

Ekonomia berraktibatzeko helburuarekin, Confesbaskeko kideak Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu dira koronabirusak ekarriko duen krisiaren ondorioak aztertu, eta horiei nola aurre egin ikusteko. Confesbakek azaldu duenez, krisia gogorra izango den arren, "neurri egokiak hartuta Euskadi azkar errekuperatzeko gai izango da". 

Horretarako, Confesbaskeko zuzendari Eduardo Zubiaurrek hiru puntu nabarmendu ditu. Batetik, herrialdearen egoera finantzario eta fiskal ona; bestetik, egonkortasun politiko eta instituzionala; eta azkenik, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko kolaborazio indartsua. Era berean, Alemania jarri gura izan du erreferentzia modura: "Gurearen antzeko estruktura ekonomikoa duelako, hango enpresen eta langileen alde egiten duelako eta baita krisiari aurre egiteko hartu dituen neurri eraginkorrengatik", azaldu du. 

Patronalak aurkeztutako bide-orriak bi fase ezberdin izango ditu: lehena, 2020ari begirakoa, eta bigarrena, datorren urtera begira. Lehen faseari dagokionez, Zubiaurrek ezinbestekotzat du enpresek likidezia izatea "atzeraldiari" aurre egiteko. Horretarako, Elkargiren abalak 1.500 eurotara arte handitzea proposatzen dute, besteak beste. Hurrengo fasean, aldiz, enpresen eta ekonomiaren berraktibazioa hartzen du ardatz moduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak