Sendatu direnetako bat bera ere ez da bailarakoa: Donostiako Berra egoitzako bi, La Paz egoitzako bat, Ordiziako San Josen bi eta Zumarragako Argixaon beste bost.
Dagoeneko 284 egoiliarrek jaso dute sendagiria Gipuzkoan, eta 101ek diagnostiko positiboarekin jarraitzen dute oraindik. Hildakoei dagokienez, 164 dira.
Gaur egun, lurraldeko hamalau zentrok dituzte COVD-19 kasuak. 23 pertsona Donostiako Gurutze Gorriaren zentro soziosanitarioan ingresatuta daude eta 20, berriz, ospitalean.
Adin txikiko batek, positibo
Haurren eta nerabeen babeserako foru egoitza sareko adin txikiko batek positibo eman du azken orduetan, eta Mendozak azaldu duenez, bere familiari jakinarazi diote dagoeneko. "Gaur arte ez da kasu positiborik eman Aldundiaren tutoretzapean dauden eta babes sistemaren baitan dauden adin txikikoen artean. Guztira, sarea 43 zentroz eta 450 plazaz osatuta dago".