Adostasunera iritsi dira: Kopako finala publikoarekin izatea eskatuko dute

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 4a, 17:15

Gorosabel arrasatearra Muniaini baloia kentzeko ahaleginetan.

Oraindik ez dago zehazterik noiz jokatuko duten 2019-2020 denboraldiko kopako finala, baina Reala eta Athletic adostasunera iritsi dira Espainiako Futbol Federazioarekin: hirurek gauza bera eskatu dute, alegia, finala harmailetan bi taldeetako zaleak daudela jokatzea.

Athletic eta Realeko presidenteak Espainiako Futbol Federazioko presidentearekin bildu ondoren Kopako finala publikoki eta ofizialki, ateak irekita, eta hiru aldeek adostutako data zehatz batean egin ahal izatea eskatzea erabaki dute.

Bi kluben nahia eta borondatea beti izan da finala zaleen aurrean jokatzea. "Hori da gehien gustatuko litzaigukeena, Kopako final bat gure zaletuak harmailetan daudela jokatzea", adierazi dute klub txuri-urdinetik. Aldi berean, Athleticek eta Realak, Espainiako Federazioak Kopako finala txapelketa ofizial gisa jokatuko dela eta titulu ofizialtzat hartuko dela bermatzea nahi dute. Horretarako, Federazioaren Batzar Nagusiaren Batzorde Delegatuak (hurrengo bilera 2020.eko maiatzaren 8an egingo da, ostiralean) egutegia aldatzeko erabakia har dezala eskatu diote Espainiako Futbol Federazioaren Idazkaritza Nagusiari, Kopako finala titulo ofizial gisa jokatu ahal izateko, bi taldeetako zaleen babesarekin eta berotasunarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak