Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu landa-bideetarako dirulaguntzak

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 4a, 14:56

Covid-19ak eragindako krisia dela-eta Foru Aldundiak aurreikusitako diru-sarrerek jaitsiera nabarmena izan dute, eta gastu berriak ere sortu direla azaldu du Aldundiak. Esan dutenez, egindako doikuntzek dirulaguntza deialdia bertan behera uztea eragin dute.

Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak landa-bideetarako dirulaguntzen 2020ko deialdia bertan behera utzi du. Azaldu dutenez, pandemiaren ondorioz jarduera-ekonomikoak jasandako “paralisiak” sektore guztiei eragin die; baita Foru Aldundiko aurrekontuari ere.

Aurreikusitakoa baino diru-sarrera gutxiago izateak eta egoerarengatik sortutako gastu berriek aldaketak eragin dituzte landa-azpiegiturak hobetzeko aurrekontuan. Aldundiak azaldu duenez, bideak hobetzeko beharrari “garrantzia kendu gabe”, horretarako aurreikusitako baliabideak lehentasunezkotzat jotzen diren beste behar batzuetara bideratu dituzte.

Departamentuko foru diputatuak proposatutako neurria izan da, eta ondoren, Diputatuen Kontseiluak onartu du. Hasieran, deialdirako onartutako aurrekontua 1.500.000 eurokoa zen.

Errekurtsoak aurkeztea

Erabakia behin betikoa da, eta hortaz, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek. Donostiako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan egin beharko da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak