Euskal Herriko punk-oi! panoraman jarraitzaile asko dituzten taldeen artean daude Arrasateko Arkada Social, Bergarako Brigade Loco eta Tafallako eta Larragako Rotten XIII taldeak. Jaialdi handietan hainbat kontzertu eman dituzte azken hilabeteotan, milaka pertsonen aurrean. Orain, COVID-19aren ondorioz publiko gabe joko dute. Noiz? Ekainaren 6an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (18:00). Kontzertu berezia zuzenean ikusi ahal izango da, streaming bidez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.